Bienvenidos

ALKATAREN EGURRA

Beste urte batez daukagu herriko jaiekin hitzordua. Urtea berehala igarotzen da eta bizitzak mugatu egiten dizkigu jostetarako uneak.
Baina trapagarandarrok barrutik ateratzen dugu daukagun onena egun hauetan gainezka egin dezan alaitasunak gure kaleetan. Lagunekin egiten ditugun bazkari eta topaketak ezin aproposagoak dira antzinago jaien oroimenak gogora ekartzeko nahiz eta orduan haien antolaketan ez zegoen herritarren partaidetzarik. Barre eta anekdota artean, lor dezagun denok izatea zoriotsuago.

Herriko lehen jaia eta tradizionalena beti izan da abuztuaren 6koa, Jaingoikoaren Itxuraldaketa eguna, eta hark ematen dio izena gure elizari. J.M. Basterra eliz-arkitektu handiaren lana da
plazako eliza, eta Zaballa auzokoa, bere anaia Luisena.

Kontuan hartuta oporrak direla eta jende gutxi egoten dela herrian, jairik jendetsuenak San Ramonak izaten dira, Ramón de Durañona Urtikoetxearen omenezkoak. Salcedilloko seme hau Ameriketara joan zen, Argentinara, hain zuzen ere, eta legatu bat utzi zuen Trapagaran eta Uriosteko umeen hezkuntzarako. Bere koadro bat dago oraindik Durañona fundazioan, Trapagarango lehen institutuko
ikasle izan diren herritar askok ikusiko zutena.

Trapagaranek ongi etorria ematen die bere jaiei eta irribarre egiten die ondo pasatzera datozenei, badakitelako herri alaia, erakargarria eta bisitatzeko modukoa garela.

Ez ahaztu inoiz zoriontsu izaten eta gainerakoak zoriontsu egiten.

GORA TRAPAGARAN!

alcalde